saltatu edukira

Seed Capital Bizkaia Mikro, Bilbon egingo den Europako Mikrofinantzaketa Kongresuko tokiko partnerra

Seed Capital Bizkaia Mikrotik lanean ari gara aste honetan (urriaren 3tik 5era) Bilbon egingo den Europako Mikro-finantzaketa Kongresuaren antolakuntzan.

Mikro-finantzaketaren sektorean oso garrantzitsua den kongresu hori, Europa mailan lan egiten duten sare biek antolatzen dute, Microfinance European Microfinance Network-ek (EMN)  eta Microfinance Centre-k (MFC).

Tokiko partnerra Seed Capital Bizkaia Mikro garen ekitaldian, mundu osotik etorritako mikro-finantzaketaren alorreko 600 pertsona inguru bilduko direla aurreikusten da. Ekimena aukera bikaina izango da sektoreko adituek esperientziak truka ditzaten eta elkarren artean aurrera eroan beharreko estrategietarako etorkizuneko aliantzen oinarriak ezar ditzaten.

Oso hitzordu garrantzitsuaren aurrean gaude, Europako sare biek kongresu baterakoa egiten duten lehen aldia delako. MFCren eta EMNen urteko konferentziak lurraldeetako finantza inklusioari eta mikro-finantzei buruzko ekitaldi garrantzitsuenak dira. Batera egindako 2018ko edizioak indartu egingo du eragina, konferentzia esperientzia garrantzitsuagoa eskaintzean, bi hitzorduen esperientziak eta ezagutzak bateratuz eta, ondorioz, kongresu esperientzia zabalagoa eskainiz.

Kongresuan etorkizuneko erronka teknologikoak eta digitalizaziorako aukerak aztertuko dira, “Pertsonak eta iraultza digitala: Gure xede sozialean aurrera egin teknologiaren bitartez” goiburupean. Teknologia berrien ezarpenak eta mikro-finantzetan duten aplikazioa, duela denbora gutxiko prospekzio eta goi mailako proiekzio eremua dira. Landuko diren gaien artean big dataren kudeaketa, crowdfunding-a, aplikazio teknologiko berriak, gizarte arloko inbertsioaren joerak, mikro-finantzaketari laguntzeko tresnak… daude, besteak beste, eta gogoetarako, ezagutzarako eta denen artean hitz egiteko espazio pribilegiatu bilakatuko dute hitzordua.

Seed Capital Bizkaiatik hitzordu hau prestatzeko dugun ilusioa konpartitu gura dugu. Inolako zalantza barik, oso une garrantzitsua izango da mikro-finantzaketaren arloan eta, horrez gain, azken urte hauetan egiten ari garen lan baterakoa balioan jartzeko aukera eskainiko digu.

Lanean jarraituko dugu.