SEED CAPITAL BIZKAIA-k erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babes eta zaintzarako legediak dioenari jarraiki, zehazki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016. urteko apirilaren 27an onarturiko 2016/679 Araudia eta haren garapen araudia; zentzu horretan, emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldakuntza, biamenik gabeko sarbidea edota berauen lapurreta ekiditeko beharrezkoak ziren neurri tekniko zein antolakuntzari loturikoak hartu direlarik, beti ere teknologiaren egoera, datuen izaera eta haiei loturiko arriskuak ezagututa eta abiapuntu izanik.
SEED CAPITAL BIZKAIA-k eskaintzen dituen zerbitzuren batean sartzeko edota SEED CAPITAL BIZKAIA-ren jarduera aurrera eramateko, izaera pertsonala duten datuak ematea beharrezkoa suertatzen denean, datu horien trataera Arautegiaren 6.1 artikuluaren legezkotasunaren oinarri desberdinetan oinarrituko da:
– Bezeroak eta hornitzaileak: Kontratu baten gauzatzea. Legezko betebeharra betetzea
– Langileen eta giza baliabideen kudeaketa: Kontratu baten gauzatzea. Legezko betebeharra betetzea
– Administrazio Kontseiluaren kudeaketa: Interesdunaren adostasuna. Interes publikoa
– Aztertzen ari diren proiektuak: Kontratu aurreko neurrien gauzatzea
– Partaidetutako enpresen kudeaketa: Kontratu baten gauzatzea. Legezko betebeharra betetzea
– SEPBLAC-ekin izan beharreko komunikazioen kudeaketa: Legezko betebeharra betetzea
– Titulartasun Publikoen kudeaketa: Legezko betebeharra betetzea
– Hedapena: Interesdunaren adostasuna
– Kontaktuen kudeaketa: Legezko interesa
– Sarbideen kontrola: Legezko interesa
– Txosten juridikoak: Legezko interesa
– Korrespondentzia sarrerak eta irteerak: Legezko interesa
Trataera hauen inguruko xehetasunak gure gardentasun atalean kontsultatu daitezke: Datu pertsonalen trataera jardueren erregistroa
Datu pertsonalak erabiltzailea gure enpresarekin lotzen duen harremanaren oinarriak betetzeko helburuarekin soilik tratatuko dira, eta xede hori betearazteko soilik helaraziko zaizkio bitarteko bati (SEED CAPITAL BIZKAIA-ren jarduera nagusiaren kasuan hornitzaileek ematen dituzten zerbitzu osagarriak barne, tartean aholkularitza eta informatika zerbitzuak, web ahokalekua, etab.); eta baita erabiltzailea SEED CAPITAL BIZKAIA-rekin lotzen duen harremanetik eratorritako legezko betebeharrak konplitzearren ere.
Datu pertsonal horiek erabiltzailea SEED CAPITAL BIZKAIA-rekin lotzen duen harremanak dirauen bitartean gordeko dira eta, nolanahi ere, harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan.
SEED CAPITAL BIZKAIA-ren pribatutasun politikak erabiltzaileari bere eskubideak gauzatzeko aukera bermatzen dio edozein kasutan:
- Erabiltzailea bere datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, prozesatuak izaten ari diren datuak ezagutzeko eta haiekin egindako trataerak zein izan diren jakiteko;
- Zehatzak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea;
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori egingarri denean;
- Datu pertsonalen trataera mugatua izan dadin eskatzeko eskubidea, datuen trataera prozesuaren kasuan, haren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoak balira; gertatuko balitz, datuak gorde ahal izango genituzke erreklamazioak gauzatu edota erreklamazioetatik defendatu ahal izateko.
- Datu pertsonalen trataeraren aurka egiteko eskubidea, prozesaketa bera ahalbidetzen duen oinarri juridikoa interes legitimoa denean. SEED CAPITAL BIZKAIA-k erabiltzailearen datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta interes legitimo nagusirik ez badu; edo erreklamazioak formulatzeko, haiek gauzatzeko edota haietatik defendatzeko legezko interesik ez badu.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea, haien trataera ahalbidetzen duen oinarri juridikoa kontratu-harreman baten existentzia edo erabiltzailearen adostasuna denean.
- SEED CAPITAL BIZKAIA-ri emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.
Erabiltzaileak eskubide hauek gauzatu ahal izateko:
– ohiko postaz kontaktuan ipiniz (idatzia honako helbidera zuzendu: SEED CAPITAL BIZKAIA, Sabino Arana 8, 48013 Bilbao) edota posta elektronikoz helbide honetara idatziz: seedcapitalbizkaia@bizkaia.eus.
– SEED CAPITAL BIZKAIA-ko Datuen Babeserako Ordezkariarekin kontaktuan ipiniz: Aholkularitza Juridikoa, Informazioaren Segurtasuna eta Datuen Babeserako Saileko Burua, zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernu On eta Gardentasun Bulegora atxikia dagoena: dpo@bizkaia.eus
Erabiltzaileak bere eskubideak behar bezala errespetatuak izan ez direla uste izango balu, erreklamazioak helarazi ahal izango ditu Datuen Babeserako Espainiako Agentzia-ra (www.aepd.es) eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia-ra (www.avpd.eus).
Erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematen baditu, legezko oharra eta pribatutasun politika onartuz, hark baimena ematen du hemen ezarritako baldintzen arabera haiek erabiltzeko.
