Seed Capital Bizkaiak eragin-inbertsioaren aldeko apustua sendotu du

Abu 10, 2022

2014an sortu zenetik 2021era arte, guztira 11 gizarte-ekimen babestu dira osasunaren, hezkuntzaren, ekonomia zirkularraren eta laneratzearen sektoreetan, 2 milioi euro inguruko zenbatekoarekin.

FEIS, espiritu eraldatzailea duen funtsa

2014an eratu zen, gizartean eragina duten enpresa-ekimenak sustatzen eta finkatzen laguntzeko, eta gaur egun eragin-inbertsioen arloan Estatuan dagoen funts publiko bakarra da.

Bazkide berriek funtsaren eragin sozialaren estrategia indartu dute

Seed Capital Bizkaiak uste du Bizkaian gizartearen ikuspegitik arduratsua den inbertsioaren alde egin duen apustuak bultzada handia lortu duela 2021eko ekitaldian, Fiare Banca Ética, Fundación Anesvad y Fundación Laboral San Prudencio,FEISen sartu baitira. Hiru erakunde horiek erreferenteak dira gizarte-arloan eta esperientzia handia dute, eta horrek, zalantza barik, funtsa bera indartzea dakar.

Funtsaren finkapena erakusten duten zenbait zifra:

  • 863 pertsona onuradun
  • 801 pertsona osasun-estaldurarekin
  • 155 pertsona enplegurako gaituta
  • Kalitatezko enplegua duten 316 pertsona
  • Bazterketa-arriskuan zeuden 285 pertsona lanean
  • Saihestutako 334 tona CO2
  • Enpresetan sortutako 252 enplegu zuzen
  • FEISeko enpresen 12,573 milioiko fakturazioa

Informazio gehiagorako: Informe Impacto Seed Capital Bizkaia 2021

Seed Capital Bizkaia
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.