saltatu edukira

Seed Capital Bizkaia Mikro EMNko zuzendaritza batzordeko kide berri

Urriaren 3an Bilboko Euskalduna Jauregian izandako Europako Mikrofinantziazio Sarearen azken Batzarrean, Seed Capital Bizkaia Mikro–Oscar Ugartek ordezkatuta– Sare horren organo betearazlearen partaide izendatu zen.

Zuzendaritza-organoa 7 erakundek osatzen dute, eta horiek, lantalde teknikoarekin batera, estrategia eta ekintza-ildoak (trebakuntzari eta erakundeen eta advocacy-ren arteko itunak indartzeari buruzkoak) zehazten dituzte.

Seed Capital Bizkaia Mikro-n dihardugunok, gogoz eta erantzukizunez hartu dugu Sare horren talde eragilearen partaide izateko aukera. Espero dugu erronka berriak lortzen laguntzea.

Skip to content