Seed Capital Bizkaia, Europako Banku Etiko eta Alternatiboen Federazioko (FEBEA gazteleraz) kide izango da

Ira 28, 2021

FEBEA-k bere administrazio-kontseilua ospatzen du Bilbon egun hauetan

Ainara Basurko Ekonomiaren Sustapenerako Diputatuaren eta Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaia-ko Zuzendariaren presentziarekin, arrisku kapitaleko foru-entitatearen sarrera formalizatu da Europako Banku Etiko eta Alternatiboen Federazioan (FEBEA gazteleraz).

Bilbon egun hauetan bere administrazio-kontseilua ospatzen duen federazio honek, Seed Capital Bizkaia-ren sarrerari oneritzia eman dio eta beraz sareko kide izango da.

FEBEA-k finantza etikoen printzipioak garatu eta sustatu nahi dituzten Europako 15 herrialde baino gehiagoko hogeita hamar finantza erakunde inguru biltzen ditu.

Gehitze honekin, foru-entitatea 700.000 pertsona eta gizarte alorreko elkarte baino gehiagori zerbitzu finantzieroak eskaintzen dizkion federazio bateko kide aktibo izatera pasako da; federazioak 30.000 milioi eurotik gora aktibo kudeatzen ditu.

 

FEBEA ekonomia jasangarria, aktiboa eta solidarioa sustatzen saiatzen da Europan:

  • Ekonomia herritarren zerbitzura ipiniz.
  • Gizarte bazterketaren aurka borrokatuz.
  • Bokazio berritzailea duten gizarte eta ingurumen proiektuak sustatzen lagunduz.

 

Seed Capital Bizkaia-k, 30 urte baino gehiagotan zehar garatutako finantzaketa tresna desberdinen bidez, Bizkaiko enpresa ehunean berrikuntza eta inpaktu soziala sustatzea du helburu, eta baita hura suspertzen eta birsortzen laguntzea.

Seed Capital Bizkaia
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.