saltatu edukira

Bizkaiak startupetarako gida bat atera Du: «COVID-19aren eraginari aurre egiteko estrategiak»

Bizkaiko startupek badute dagoeneko tresna berri bat koronabirusak sortutako zalantza-egoera gainditzeko. Beaz eginiko «COVID-19aren eraginari aurre egiteko estrategiak» gidan, estrategia eta proposamen batzuk egiten dira, besteak beste, hauek: finantzaketa-bide berriak bilatzea, dibertsifikazioaren aldeko apustua egitea, bezero berriak erakarri eta fidelizatzea, edo taldea sendotzea. Gida deskarga dezakezu hemen

COVID-19aren ondorio ekonomikoetako bat da aldatu dela enpresek erabakiak hartzeko testuingurua, lehen egonkor samarra zena. Krisiaren eraginak hainbesteko ziurgabetasuna sortzen duenez —batez ere startupetan—, lehenengo pentsamendua da nola iraun. Adituen iritziek, hala ere, nabarmentzen dute perspektiba hartu behar dela, eta igaroko den gertaera puntualtzat hartu behar dela krisia. Aho batez uste dute, era berean, ekosistema ekintzailea prest dagoela erronkari erantzuteko, eta startupek berrikuntza eta erreakzio-gaitasun azkarra dutela beren ADNan.

Ez da erraza izango, baina ekintzailetzan aditu direnek animatzen gaituzte ekitera aukera berrien bila, neurri egokiak hartuz; ziur daude startup ugari, eragozpenak gainditzeaz gainera, indarturik irtengo direla egoera honetatik.

Skip to content