saltatu edukira

Seed Capital Bizkaia MIKROk sendotu egin du gizarte arloko proiektuei ematen dien laguntza

2015ean, Seed Capital Bizkaiak, mikro-finantzaketaren bitartez, Bizkaiko enpresa txikiei eta ertainei laguntza finantzieroa ematen dien lan-ildo espezifikoa sortzearen aldeko apustua egin zuen: Seed Capital Bizkaia Mikro.

Pertsona kualifikatuz osatutako talde batek proiektuen bideragarritasuna aztertzen du eta prozesu osoan zehar ekintzaileei aholkularitza emateaz eta euren ondoan egoteaz arduratzen da.

Hasi zenetik, Seed Capital Bizkaia Mikrok 111 enpresa lagundu ditu eta 2,2 milioi euro inbertitu ditu haietan, enplegu sorkuntzari dagokionez goranzko joera erakutsiz. Izan ere, 2018an bakarrik, 44 lanpostu sustatu dira lagundutako enpresen bitartez.

Gizarte eragineko guneak

Seed Capital Bizkaia Mikrok bultzatutako proiektuen ia herenak (34) gizarte eragin argia duten alorretan dihardu.

  • Ingurumena: enpresen %56a.
  • Osasuna eta Ongizatea: enpresen %26a.
  • Enplegua eta Prestakuntza: enpresen %12a.
  • Komunitate Garapena: enpresen %6a.

Gizarte eraginaren adierazleak

Seed Capital Bizkaia Mikrok bultzatutako proiektuei dagozkien gizarte eraginaren adierazleek zera adierazten dute, beste aspektu batzuen artean:

  • Proiektuen %95ak martxan jarraitzen du.
  • Bazterketa-arriskuan dauden pertsonek bultzatutako 12 proiektu lagundu dira.
  • Sortutako enpleguen %52a emakumeentzat izan da.
Skip to content