Zibersegurtasunean eta azpiegitura kritikoen kudeaketa adimendunean espezializatutako Barbara IoT teknologikoak, 4,5 milioi euroko erronda estrategikoa itxi du.
Bultzada ekonomiko berri horri esker, Barbara IoTek) nazioarteko hedapena bizkortu ahal izango du, arreta Europan, Ekialde Ertainean eta Estatu Batuetan jarrita, bai eta energiaren, mugikortasunaren, industriaren eta telekomunikazioen sektoreetan banatutako aktiboak modu seguru eta eskalagarrian kudeatzeko teknologia sendotu ere.
Barbara IoTek adimen artifiziala eta aplikazio aurreratuak sarearen ertzean zuzenean hedatzea errazten duen plataforma garatzen du, segurtasuna, erresilientzia eta araudia betetzea bermatuz. Gaitasun hori bereziki garrantzitsua da azpiegitura kritikoek tokiko prozesamendua, zibermehatxuen kontrako babesa eta denbora errealeko eragiketa uztartzen dituzten soluzioak eskatzen dituzten testuinguruan.
Erronda horri esker, nazioarteko proiektuak eskalatu ahal izango dira, eta haien presentzia indartu ahal izango da sareen eta aktibo banatuen digitalizazioa lehentasuna den merkatuetan.
Mugarria berrikuntzaren euskal ekosistemarentzat
Erronda horrek indartu egiten du Barbara IoTek azpiegitura kritikoen digitalizazio seguruan funtsezko eragile gisa duen posizioa, eta beste behin ere gure lurraldean sortzen diren enpresa berritzaileen potentziala erakusten du. Inbertitzaile globalen sarrerak enpresaren estrategia teknologikoa sendotzen du, eta, horrela, merkatu berrietara hedatzeko aukera berriak irekitzen ditu.
Seed Capital Bizkaiaren I. funtsa
Barbara IoT Seed Capital Bizkaiaren I. Funtsaren portfolioaren parte da. Funts hori hasierako faseetan dauden eta hazteko ahalmen handia duten proiektu berritzaileak sustatzera bideratutako finantzaketa-tresna da. Funts horren bidez, Seed Capital Bizkaiak hasierako etapetatik laguntzen die enpresei, eta, horrela, haien sendotze teknologikoa eta garapen aukera berrietarako sarbidea errazten ditu.
