Zer da SEED CAPITAL BIZKAIA
SEED CAPITAL BIZKAIA,Sociedad Gestora de Entidades de Inversión de Tipo Cerrado S.A. (S.G.E.I.C.) Foru-Sozietate Publiko bat da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailera atxikia; hainbat finantza-tresna administratzeko eta kudeatzeko eratua izan zen.
1989. urtean sortua izan zen Seed Capital Bizkaia eta azken 30 urte hauetako lan ibilbidean zehar konpromiso eta apustu sendoa erakutsi du berrikuntza, giza-inpaktua eta Bizkaiko enpresa-ehunaren sustapenaren eta birsorkuntzaren alde.
Parte hartzaileak:
SEED CAPITAL BIZKAIAren misioa sortu berri diren edota jardunean diren enpresen sustapena zein garapena bultzatzea da; betiere proiektu berritzaileak edota gizarte ikuspegi batetik berritzaileak diren proiektuak esku artean dituzten enpresak.
SEED CAPITAL BIZKAIAren egiteko era honako balioetan oinarritzen da:
Erabilgarri diren baliabideen kudeaketa eraginkorra
Kalitatezko zerbitzua
Ingurumenari errespetoa
Ardura soziala
Gardentasuna eta zintzotasuna
