saltatu edukira

HobbieSpot unibertsitatetara jauzia egiteko prestatzen

App honek jadanik 6.000 erabiltzailerekin kontatzen du eta pertsonentzat zein enpresentzat hobby ezberdinen inguruko esperientziak sortzea ahalbidetzen duen baliabide egokia da

HobbieSpot, zaletasunak partekatzen dituzten pertsonen artean topaketak errazteko, esperientziak partekatzen dituzten aisialdi-komunitateak sortzeko, bertako kideak biltzeko ospakizunak antolatzeko eta halaber zaletasun berriak ezagutzera emateko aukerak dakartzan aplikazio berritzaile bat garatzen dabilen startup bat da.

HobbieSpot-eko ‘app’-a, Roberto Salcines bere sustatzailearen esanetan, merkatu-hobiko erabiltzaileak lortzera eta atxikitzera dator, telebista, prentsa edo Internet bezalako entretenimendu baliabideen eskutik behar adina asetu izaten ez diren hobbyen esparruan. Beraz, 2015eko bere sorrera arte inork asetzea lortu gabeko behar bat estaltzera dator”.

Joan den abuztuaren 30ean, HobbieSpot-ek bere ‘app’-eko azken bertsioa liberatu zuen. “Gehienbat, azpimarratzen du Roberto Salcinesek-, bertsio berri honek hobbyen kanalak hedatzea ahalbidetzen du, eta erabiltzaileak horietan harpidetzeko aukera izatea, YouTube kanalean egiten denaren antzera. Jadanik merkatu britainiarrera eta irlandarrera egin dugu jauzia eta orain negozioaren garapen unean gaude, kanal ezberdinak hobbyekin betetzen joanez eta azken erabiltzaileari aplikazioaren kontzeptua helarazteko jardueran saiatuz”.

HobbieSpot-eko negozio digital berritzailearen proiektua, jadanik 16 inbertitzaileren babesarekin kontatuz, datorren urtean Europan metrika sendoagoak sortzeko erronkaz haratago Amerikara jauzia egiteko asmotan dabil. “Gure asmoa beti izan da –dio Salcinesek- produktua Erresuma Batura eramatea, Estatu Batuetara eta Latinoamerikara jauzia egin aurretiko urrats modura; gure ustean esparru haietan harrera hobea egingo zaio berrikuntza modura, hirien tamainagatik, indarrean dagoen aisialdi kulturagatik eta klimak, gehienbat Latinoamerikan, ‘outdoor’ esperientziak bizitzea errazten duelako”.

Unibertsitateak

HobbieSpot-ek bere app-aren ezarpenari ekingo dio Espainiako unibertsitatetan, gazte unibertsitarioek produktu esklusibo bat erabili dezaten, zeinen bidez planak antolatzeko, euren fakultateko edo beste batzuetako unibertsitarioak eta are munduko beste unibertsitate batzuk ezagutzeko aukera izan dezaten. “HobbieSpot-ek beteko du Facebook-ek unibertsitatetan utzitako hutsunea eta unibertsitarioentzat erreferentziazko baliabide izaera berreskuratu nahi luke, eurentzat eta euren eskutik sortutako aisialdi planak direla medio. Unibertsitateak bere komunikazio kanal propioarekin kontatzen du, pribatutasuna eta esklusibotasuna bermatzen dituena, ikasle bakoitzaren unibertsitateko emaila balioztatzean. Benetako iraultza bat dator unibertsitarioek aisia eta denbora librea gozatzeko moduari dagokionez.” Adierazi du Salcinesek harrotasunez.

Erabiltzailea, ardatzean

HobbieSpot-eko sustatzailearen nahia da merkatuan duela gutxi liberatutako bere ‘app’aren azken bertsioaren harrera ona izatea “izan ere, erabiltzailea ardatza bihurtzearekin batera sinpletasuna hedatu dugu, erabiltzailearen esperientzia bikaina izatea lortuz.”

2015eko ekainean aurkeztutako app-aren lehenengo prototipoa eta gaur egun eskuragarri dagoen azkenaren artean zalantzarik gabe lan, dedikazio, diseinu, jatorrizko produktua erakargarriagoa bihurtzeko birsorkuntza ordu ugari daude. Helburua izan da alde batetik hobbyetan interesatutako mundu osoko pertsonak konektatzea eta bestetik, ospakizunetara edo pertsona batek zein enpresa batek antolatu ahal izango lituzkeen plan ezberdinetara joanez mundu errealean elkar ezagutzeko aukera dakarren produktu bat sortzea. “HobbieSpot-eko jarduera, beraz, baliabide bat sortzera bideratuta dago, helburua izanik pertsonentzat zein enpresentzat esperientziak sortzea eta geografian kokatutako ikusleria hornitzea” adierazi du bere sustatzaileak.

Zailtasunak

HobbiesSpot proiekturen garapenerako zailtasun handienetako bat aurretiko erreferentziarik eza izan zen. “Hemen sortutako negozio digitalen % 90a, oro har jadanik munduko beste toki batzuetan funtzionatzen ari diren ereduetatik abiatzen da, jarraian hemen egokitzera helduz. Hala ere, nik ez nuen inspirazio iturririk erabili nire produktua definitzeko orduan”.

Roberto Salcines, HobbieSpot-en bi urte eta erdiko ibilbidea definitu nahian esatera dator “berrikuntza proiektu bat dela, produktuen merkatua egokitzapenean murgiltzea eskatu duena, bidean jadanik eraikitakoa eta erabiltzaileen aldetik jasotako feedback-a kontuan hartuta. Ondorioz, kanaletako erabiltzaileak lortu ostean, aplikatu ahal ditudan askotariko negozio ereduak erabiliko ditut, produktuen salmentarako bigarren eskuko ereduak, ordainketa planak edo hirugarrenen planak, hedapena edo garapena ahalbidetuko didaten birsalmenta ereduak barne. Gaur egun, mundu mailako produktu berezi bat garatzen ari gara, barreiatuta dagoen guztia esparru bakarrean bilduko duena. HobbieSpot esparru hori izateko asmotan dabil, hain zuzen aisialdiko esperientzietan pentsatzean pertsonek hautatuko dutena, elkarrekin topatzeko eta gogoko duten edo noizbait gogoko izan ahal duten eta oraindik ezagutzen ez duten zerbaiten inguruan planak egiteko. HobbieSpot-en adin guztietako jendearen elkarbizitza sustatuko da, adin guztietako jendearekin, kanal irekiekin eta ikusleria unibertsitarioaren erabilerarako esklusiboak diren beste batzuekin.”