Gure misioa
GURE MISIOA
Seed Capital de Bizkaiak, enpresa berriak edo badaudenak sustatu eta garatzea du xede, baldin eta proiektu berritzaileak edota gizartearentzat berrikuntza dakarkiotenak garatu nahi badituzte.
Hori guztia, proiektuak finantzatuz lortzen da, Bizkaiko Lurralde Historikoan enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen laguntzeko helburuarekin.
Hauek dira Seed Capital de Bizkaiaren baloreak:
- Baliabide erabilgarriak eraginkortasunez kudeatzea
- Zerbitzuaren kalitatea
- Ingurumena zaintzea
- Gardentasuna eta zintzotasuna
- Erantzukizun soziala
GURE KALITATE POLITIKA
Kudeaketaren kalitatea eta ingurumena aintzat hartzea dira gure kalitate-politikaren euskarri nagusiak.
Ikusi kalitatea ta ingurumenari buruzko politika
KALITATE ETA INGURUMEN ZIURTAGIRIAK
Seed Capital Bizkaia baltzuak ISO:9001 arauaren araberako Kalitatearen Kudeaketa Sistema du ezarrita 2005etik. 2007an, Ingurumena zaintzeko eta horrekiko sentikortzeko dugun konpromisoa zela eta, ISO 14.001 arauaren araberako ingurumen-kudeaketa sistemari buruzko ziurtagiria lortu zen.
2008. urteaz geroztik, 139803 araua aplikatzen du, hots, Aenor N Markaren Araudia, www.seedcapitalbizkaia.eus webgunearen erabilerraztasunerako (AA erabilerraztasun-maila).