saltatu edukira

Mikro

“Seed Capital Bizkaia Mikro, Sociedad C.R. PYME, S.A.”

¿Zer da?

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO arrisku-kapitaleko sozietatea, Erregimen erraztuko arrisku-kapitaleko sozitatea, sozietate anonimoa da, eta honen xedea mikrofinantziazioaren garapena da.

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO 2014ko irailaren 23an sortu zen 1.200.000,00€ko kapital sozialarekin. Kopuru horren %50 Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena izan da eta beste %50 Seed Capital de Bizkaia FCR de Regimen Común-en ekarpena.

Helburua

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO arrisku-kapitaleko sozietateak, Erregimen erraztuko arrisku-kapitaleko sozitateak, mikrofinantziazioaren garapena du helburutzat.

Inbertsio-irizpideak

  • Egoitza soziala eta solairu edo bulegoren bat Bizkaiko Lurralde Historikoan duten enpresetan egingo dira inbertsioak.

  • Kapital sozialaren gehiengoa erdi edota goi mailako ikasketak egin dituzten gazteen esku, esperientzia edota prestakuntza egokia duten 45 urtetik gorako pertsonen esku eta gizarte-bazterketa eta epe luzeko langabezian dauden pertsonen esku dauden mikroenpresek izango dute lehentasuna –sozietate kooperatiboak barne– .

  • Mikroenpresa hauek (sozietate kooperatiboak, lan-baltzuak eta orokorrean ekonomia sozialeko enpresak barne) une honetan hasi beharko dute aktibitatea edota orain dela bost (5) urtetik hona, betiere finantziazioaren helburua negozioaren birfinantzazioa edota pasiboaren berregituraketa ez denean. Kasu hauetan salbuetsita egongo dira.

  • Edozein sektore, finantza- eta higiezin-sektoreak salbu.

  • Hasi nahi duten aktibitatean erabateko dedikazioa izatea.

  • Negozio-plana aurkeztu beharko da Seed Capital Bizkaia Mikron.

  • Eragiketa gauzatu aurretik, kapital sozialera diru edo jenero ekarpenak dituen enpresa sortuta eta Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon beharko da.

Inbertsio-baliabideak

  • Finantziazio-baliabidea: mailegu edo kapital-partaidetza

  • Zenbatekoa: gehienez enpresa bakoitzeko proiektuaren kostuaren %95 finantzatuko dela estimatzen da, betiere 25.000 euroko muga gainditu barik.

  • Finantzatzeko moduko kontzeptuak: inbertsioak aktibo finkoetan, lizentzien eskuratzeak eta negozioaren abiarazte gastuak barne, eta zirkulatzailearen % jakin bat. Ehuneko hau enpresaren aktibitatearen araberakoa izango da.

  • Finantza-kostua: urteko interesa %5-8 izango da

  • Komisioak: komisio barik.

  • Amortizazio-epea: gutxienez 6 hilabete. Gehienez 5 urte (aukeran 6 hilabetez atzeratu ahalko da). Aurretik amortizatzeko aukera izango da sei hilabetetik aurrera.

  • Maileguaren printzipala eta interesen ordainketa: hiru hilerokoa.

Suscríbete a nuestra newsletter

*Bete beharreko eremuak