Nola inbertitzen dugun
Inbertitzeko irizpideak
- Baltzuaren helbideak eta lantegi edo bulego batek Bizkaian egon beharko du.
- Inbertituko den enpresen garapen-maila. Enpresa-egitasmo edo enpresa berrietan inbertitzen da, jarduera abiarazteko; baita abiarazita dauden enpresa txiki eta ertainetan ere, garatu eta hedatzeko.
- Sustapen-taldeak egitasmoan parte hartzea (partaidetza ekonomikoa). Baltzu-kapitalaren % 25 gutxienez.
- Gutxieneko baltzu-kapitala, 90.000 euro.
- Jarduketa-sektoreak: Ez da baltzu hauetan inbertituko: finantza-baltzuak, higiezin-baltzuak eta merkaturatze-baltzuak. Zergen eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatea.
Bi maila hauen arabera balioztatzen dugu:
Proiektua
- Jarduera garatuko den eremu geografikoa
- Enplegua sortu ahal izatea
- Negozio-plana garatzea
- Berrikuntza-maila
- Negozioa kokatuko den jarduera-sektorea
Sustatzaileak
- Konfiantza sortu eta ezagutzera eman behar dute
- Konpromiso pertsonal handia izan behar dute
- Profil teknikoa edota enpresariala izan behar dute
Zer ekartzen dugu guk?
Inbertsio-tresnak
Baltzu-kapitala
Gehienezkoa: baltzu-kapitaleko partaidetza ez da baltzu-kapitalaren % 45 baino handiagoa izango eta, nolanahi ere, gehienezko ekarpena 300.000 €-koa izango da.
Gutxienekoa: 60.000 €
Partaidetza-mailegua
Gehienezkoa: gehienezko zenbatekoa, 300.000 €, edo sozietatearen funts berekiak.
Baltzu-kapitala + Partaidetza-mailegua
Gehienezkoa: 450.000 €
Baltzu-kapitala
Enpresaren betekizunak
- Enpresa txiki eta ertain izatea.
- Bizkaian kokatuta egotea.
- Talde sustatzaileak proiektuan duen partaidetza ekonomikoa: baltzu-kapitalaren % 25 gutxienez.
- Gutxieneko baltzu-kapitala: 90.000 euro.
Kapitalaren baldintzak:
- Aldi baterako partaidetza baltzu-kapitalean
- Gutxiengoduna, % 45 arte
- Iraunkortasuna: 5/7 urte
- Zenbatekoa: gutxienez, 60.000 eta 300.000 € arte
- Irteera itundua, inbertsioa egiterakoan, akziodunek akordioa sinatzea irteteko baldintzak adieraziz.
Partaidetza-maileguak
Partaidetza-maileguak, interes-tasa enpresaren emaitzen arabera duten maileguak dira.
Maileguen galdagarritasuna gainerako hartzekodun komunen menpe dago.
Enpresaren betekizunak
- Enpresa txiki eta ertain izatea.
- Bizkaian kokatuta egotea.
- Eskatutako mailegua baino handiagoak diren funts berekiak izatea.
Maileguaren baldintzak
- 300.500 € arteko zenbatekoa.
- 7 urterako muga-eguna.
- Bi urteko gabealdiko amortizazioa. Amortizazio aurreratua funts berekiak gutxitu gabe
- Ez du berme gehigarririk behar
- Irekitzeagatiko komisioa: % 0,5
- Interes-tasa:
- Finkoa: EURIBOR 3 hilabetetara + 2.5 (hiru hilez behingo likidazioak)
- Aldakorra: ekitaldiko emaitzaren arabera (urteko likidazioa)
- Ekitaldi bakoitzeko maileguaren finantza-kostua (finkoa + aldakorra) ezingo da EURIBOR 3 hilabetetara + 5 baino handiagoa izan.
Maileguaren xedea
Produkzio-inbertsio berriak, materialak nahiz ukiezinak, finantzatzea.
Mikrofinantzaketa
Finantzaketa-tresnak: mailegua edo kapitalean parte izatea
Gehienezkoa: proiektuaren kostu osoaren % 95. Muga: 25.000 € enpresa bakoitzeko
Inbertsioak aktibo finkoetan
Epea: 5 urte arte (6 hilabeteko gabealdia egoteko aukera)